Ikasturte honetan ere gitarra ikasteko aukera izango da Kantuz Eskolan (Aristizabal kalea, 5). Izenemate epea irailaren 4tik 15era irekiko da, dagoeneko ikasle direnentzat. Ikasle berriek, berriz, hilaren 18tik 22ra arteko epea izango dute. Udaleko Harrera Zerbitzuan eman behar da izena. Informazio gehiagorako, berriz, Hezkuntza Sailera deitu daiteke: 943 33 70 41.