Aurreneko egunetik bertatik hamaika ekintza, ikasturteari hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Postuak atzo eguerdirako jarri zituzten Plazan eta Tilosetan, eta bihar arte, hainbat kutixi erosteko aukera izango da Hernani Errotzenek antolatutako Erdi Aroko azokan.
Ez da hau, ordea, iraileko ekitaldi bakarra, eta ezta asteburukoa ere. Atzo bertan hasi ziren, esaterako, Latsunbeberri-Marieluts auzoetako jaiak, eta bihar arte hamaika ekintzarekin gozatu ahal izango da. Era berean, gaur bertan, Goiz Eguz­ki abesbatzak kontzertu berezia emango du.
Astelehenetik aurrera, be­rriz, ikasturte berriari hasiera emango zaio hainbat tokitan.

Biteri kultur etxean, martxan
Astelehenean, hain zuzen, izenemate epea irekiko da Biteri kultur etxeko ikastaroetarako. Era berean, umeentzako tailerrak izango dira ikasturte honetan ere, hainbat auzo elkartetan, eta horietan ere izena emateko epea astelehenean irekiko da. Bestalde, erakusketekin ere hasiko da Biteri: patchwork lanak izango dira ikusgai, astelehenetik.
Izenemate epea irekiko du­en beste elkarte bat, Kantuz Mu­sika Eskola izango da; iazko gi­­tarra klaseetako ikasleek as­tele­he­ne­tik aurrera izango du­te­ izena ematen hasteko aukera.

Festa, azoka eta zita gehiago
Datorren astetik aurrera, ekitaldi gehiago ere izango dira: Zikuñagako festak, Behemendi azoka, pailazioen ikuskizuna, hitzaldi eta emanaldiak... Hasi da ikasturtea.

Iraileko agenda

1-3 Latsunbeberri eta Marieluts auzoetako jaiak.
1-3 Erdi Aroko azoka. Antolatzailea: Hernani Errotzen.
2 Musika&Antzerkia emanaldia. Goiz Eguzki abesbatzaren 10garren urteurrena. Goiz Eguzkiko parkean (euria egingo balu, egoitza ba­rru­an), 19:30etan (Kultur Agendan agertzen den ordua aurreratu dute).
4-8 Biteri Kultur Etxeko ikastaroetan aldez aurreko izena emateko epea, 09:00-13:00/16:00-20:00, Biterin.
4-15 Auzo elkarteetan izaten diren haurrentzako tailerretan izena emateko epea.
6-10 Zikuñaga auzoko jaiak. Txartelak salgai auzoko tabernetan, 10ean egingo den paellada herrikoirako.
7-8 Stock Azoka. Antolatzailea: Berriak elkartea. Plaza Berrin.
9 Kalez kale kantari.
9 Behemendi azoka, Plaza Berrin.
15 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia. Antolatzailea: ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa. Atsegindegin, 18:00etan.
15 Dokumentala eta indiar afaria: ‘Hiesari irabazitako bizitzak’. Antolatzailea: Calcuta Ondoan GGKE eta Hernaniko Kooperazio Taldea. Santa Barbara elkartean, 19:30etan. Afari txartelak salgai hilaren 8ra arte: 943 43 18 49 / 943 33 70 17 /
lankidetza@hernani.eus /
comunicacion@calcutaondoan.org.
16-17 Euskal Jaiak: abeltzaintza azoka, sagarra eta sagardoaren eguna, Gazteen trikitixa txapelketa, dantzaldia, sagartu...
20 Hitzaldia: Cuestiones de Extranjería y nuevo procedimiento de nacionalidad. Hizlaria: Ane Iturbe (SOS arrazakeriako abokatua). Antolatzailea: Amher elkartea. Biteri kultur etxean, 19:00etan.
22 Leokako emanaldia: Oro aski ez. Kantariak: Iosune Marin, Olatz Prat. Antolatzailea: Berdintasun Kontseilua. Leokako labaderoan, 22:00etan. Euria egingo balu, astebete atzeratuko litzateke.
28 Nahasteka. Dantza ikuskizuna: Hariak. Ertza Dantza konpainia. Biterin, 22:00etan. Sarrerak salgai, irailaren 22tik aurrera.
29-urriak 1 Lizeaga auzoko jaiak.

ERAKUSKETAK
4-14 Patchwork. Biterin, 18:00-20:00. Egilea: Mari Carmen Sieso.
15-28 Argazkia. Biterin, 18:00-20:00. Egilea: Iñaki Malvido.
29-urriak 12 Pintura. Biterin, 18:00-20:00. Egilea: Jose Angel Yanci.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!