Hamar ekintzekin, kulturaz blai!

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Datorren ikasturtea presta­tzen ari dira, besteak beste, Udaleko kultura saila eta herriko kultur eragileek, eta dagoeneko plazaratu dute aurtengo ikastaroen zerrenda. Denera, hamar eskainiko dituzte kultura sailaren eta taldeen artean. Urrian hasiko dira denak, kultur etxekoak, hain zuzen, urriaren 2an izango dute aurreneko eguna. 
Kultur elkarteek, bakoitzak leku eta orduak zehaztu ditu be­re ikastaroetan izena emateko. Kultur etxekoetan, ordea, etzi­tik eman ahal izango da izena eta hilaren 15era arte luzatuko da.

KASTAROAK KULTUR ETXEAN
Dantza latinoak (hastapena eta erdi-maila): Astelehenetan, 18:30­­e­tatik 20:00etara. 178 euro, erroldatuek; eta 213 euro, besteek.
Dantza latinoak (maila aurreratua): Astelehenetan, 20:00etatik 21:30etara. 178 euro, erroldatuek; 213 euro, besteek.
Ebaki eta josi (aurreratua): Osti­raletan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. 148 euro, erroldatuek; eta 178 euro, besteek.
Yoga: Astearte eta ostegunetan, 09:30etatik 11:00etara edo 18:30­e­tatik 20:00etara. 238 euro, erroldatuek; eta 285 euro, besteek.
Zura tailatzea (maila guztiak): Asteazkenetan, 14:30etatik 17:30etara edo 17:30etatik 20:30etara. 230 euro erroldatuek; eta 276 euro, besteek.

BESTEAK
Euskera: AEK euskaltegian. Maila guztiak, talde presentzialak eta autoikaskuntza. Udalak diruz lagunduta: %75 edo %100. Izenematea: etzitik aurrera kultur etxean. Astelehen eta asteazkenetan 09:00etatik 13:00etara; eta astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. 607 610 687 edo astigarraga@aek.eus.
Euskal Dantzak: Astigar Dantza Taldearekin, haur eta helduen­tzat. Izenematea: irailak 13 eta 14an, 19:00etan. Astigar elkartearen lokalean (Santio zaharbidea, Mirasol behea). Ikasturte osoa: 90 euro; 3 senide, 250 euro.
Pintura eta marrazketa: Astigarte elkarteak antolatuta. Helduek: larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara (26 euro hileko + 20 euro, matrikula). Haurrek: as­te­arte edo ostegunetan, 17:00­etatik 18:30etara (26 euro hileko + 5 euro, matrikula). Izenema­tea: irailak 23 eta 30ean, kultur etxean. 10:00etatik 13:00etara.
Emakumeentzako txi kung: Harituz. Astelehena eta asteazkena, 09:30-11:00. Ize­ne­ma­­­­­tea: 610 202 268. 35 euro hilean.
Askotariko tailerrak: Harituz. Astearteetan, 18:00-20:00. Izenematea: 630 678 474. Doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!