Autismoa duten pertsonek tratamendua jaso dezaten diru-laguntzak onartu zituen abuztuaren erdialdean Nafarroako Gobernuko Osasunaren sailak, eta etzi hasiko da eskaerak egiteko epea. Horretarako, Laga Gizarte Zerbitzuetako bulegoetara jo dezakete goizuetar eta aranoarrek: Goizuetakora, 948 514 313 telefonoan; edo Leitzakora, 948 510 840 telefonoan. Eskaerak irailaren 29ra arte egin ahal izanen dira.