Sagardoa gozagarri gaur, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Urtero bezala, Sagardo Eguna izango da gaurkoa Donostian. Konstituzio Plazan dozenaka sagardo dastatzeko aukera izango da, goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.
Horrez gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira.

Erakusketa, omenaldia, tailerrak...
Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Sagardo Egunari, eta ordutik aurrera, aukera izan­go da Gipuzkoako Sagard­o­gi­le­en Elkarteko sagardoak das­ta­tzeko; tartean, Hernani eta Astigarragakoak.
Era berean, tailerrak egin­go dira, txertaketak egiten ikas­teko, edota sagardo mota des­berdinak ikusi eta das­ta­tuz, hauek bereizteko. Bes­tal­de, Sagardogintza, Gu­re Ofi­zi­oa izenpean era­kus­ke­ta jarri­ko da, eta sagarrak bil­du, jo eta tolare za­ha­rra­re­kin aurre­ne­ko muztioa atera eta das­ta­tzeko aukera izango da. Gero, 12:30e­tan, Joxe Mi­guel Be­re­ziar­­tuari omenaldia egingo zaio, eta 13:00ean, sa­gardo berezien eta Euskal Sa­gar­doa Jatorri Deitura dau­ka­ten sa­gardoen kata egin ahal izango da, liburutegi za­ha­rraren az­pi­ko Kriptan.

Salgai daude afari txartelak, Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian epaile lanak egiteko.

Txapelketa, hastear
Bestalde, Euskal Herriko III. Sa­gar­do Txapelketa Herrikoia hastear dago. Fi­nalau­rre­koak irailaren 8, 15, 22 eta 23an izango dira, Or­di­zia, An­do­ain, Zarautz eta Oiar­tzu­nen, eta fi­nala, 30ean, Azpeitian. Ho­rie­tan epaile aritzeko txartelak sal­gai daude, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!