Ikusi, entzun eta sentizeko emanaldia gaur, Goiz Eguzkik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Udara aurretik beste hainbat emanaldi egin zituen Goiz Eguzki abesbatzak, 10garren urteurrena ospatzeko, eta ikasturte berriari ere, os­pa­kizun giroan eman nahi izan dio hasiera.
Horrela, gaur musika eta antzerkia nahastuko dituen emanaldi berezia izango da: Musika&Antzerkia.

Eszenatoki bat edo beste, eguraldiaren arabera
Hasiera batean, emanaldia Goiz Eguzki egoitzaren kan­poal­dean egitekoak dira, Gin­k­go Biloba zuhaitz bereziaren on­doan, arratsaldeko 19:30e­tan hasita (etxeetan banatu den agendan ordua gaizki dagoela jakinarazi dute). Behar adina aulki jarriko dituzte, eta soinu ekipoa ere izango da, guztia ondo entzun ahal izateko.
Eguraldi txarra egiten badu, ez da emanaldia bertan behera geratuko; egoitza barruan egingo da. Beraz, modu batera edo bestera, gaurkoan aukera izango da Javier Zubimendik zuzen­dutako ahotsak entzun eta Karmen Mendiolak gida­tutako aktoreak ikusteko.

Egoitzako taberna kudeatzeko eskaerak aurkezteko epea, irailaren 18ra artekoa da.


Aldaketa, taberna kudeatzeko eskaerak aurkezteko epean
Ikasturte hasiera honetan, abesbatza ez da egoitzan martxan jarri den bakarra. Ofizina ere ireki da, eta baita taberna ere.
Hain zuzen, taberna, jate­txea eta atezaindegia ustia­tzeko eskubidea esleitzeko lehiaketa publikoa jarri du martxan Udalak, eta ja­ki­na­ra­zi du proposamenak aur­kez­teko epea irailaren 18ra lu­zatu dela. Aurkeztu beha­rre­ko­ak Zerbitzu Sozialen erre­gistroan entregatu behar dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Proposamenak irekitzeko ekitaldi publikoa, era berean, irailaren 20ra atzeratu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!