Argi mozketa etzi, lanak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Aranoko Udalak jakinarazi du etzi, hilak 4an, argi mozketa izanen direla Iberdrola egiten ari den lanak direla eta. Bi ordutegi izanen dira: Beheko Herri eta Latxen 10:00etatik 12:00etara izanen da mozketa, eta herrian, aldiz, 15:00etatik 17:00etara. Aurreikuspen bat besterik ez dela azaldu dute Iberdrolatik, eta beraz, lanak lehenago bukatzen badituzte, argia ere, segituan bueltatuko dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!