HERNANI bigarren urtez jarraian Kontxako Banderan izango da nesken Maialen traineruarekin. Hernaniarrek bere helburua bete zuten eta seigarren postuarekin zazpi hoberenen artean sartu ziren, nahiz eta lanak bete lan izan helburua lortzeko. Ziabogan kanpoan zeuden, zortzigarren, Cabo eta Deustoren atzetik, baina poparean ederki moldatu ziren hernaniarrak eta bi postu irabazi zituzten.
Nesken estropadarako sailkatu ziren; San Juan (11:09), Hibaika (11:14), Mecos (11:20), Orio (11:24), Arraun Lagunak (11:29), Hernani (11:36) eta Deusto (11:44). Segundo batera eta geratu zen Cabo. Portugalete, Chapela, A Cabana eta Lea Artibaik ere ez zuten Kontxarako posturik irabazi.
Mutiletan Arkaitz Goñi hernaniarra ere sailkatu zen San Juanekin eta Aitor Iraola eta Ivan López, Donostiarra traineruko, beste hernaniarrak bezala arraun egingo du Kontxako Banderan. Imanol Muñoz berriz kanpoan geratu zen segundo bakarrarengatik, San Pedrorekin.