Margoketa Industriala eta Bizikleten Konponketa prestakuntza saioak antolatu dira, irailaren 7an hasi eta abendu erdialdera bitartean, Txertatu Merkatuan programaren bueltan. Helburua da langabezian dauden, ikasten ari ez diren eta goi-mailako ikasketarik ez daukaten 18 eta 22 urte arteko gazteei lan merkatuan sartzen laguntzea. Izena eman daiteke Andoaingo Urigain Etxean (La Salle Etorbideko 6) 09:00etatik 15:00etara, txertatumerkatuan@andoain.eus helbidean edo 943 30 42 21 telefonoan.