Zubipera hurbildu eta futbolaz gozatzeko dei egin die CD Hernanik, hernaniarrei. Horrela, bazkide kanpaina jarri du martxan, bereziki, klubeko aurreneko 3 taldeak babesteko.
Tabernetan eta webgunean
Bazkide egiten direnek aukera izango dute Euskal Ligako, Ohorezko Erregionaleko eta mutilen Ohorezko Jubeniletako partiduak ikusteko. Azken honek, igoera lortu berritan, aurreneko mailako hainbat aurkari izango ditu aurten: Numancia, Real Sociedad, Osasuna, Alaves, Eibar, Athletic...
Izenemate orriak lortu daitezke klubeko webgunean (www.cdhernani.com), Zubipen edo Kitto, Gunea, Kixkal, Aralar, Anboto, Kabi eta Rioja tabernetan. 30 urtetik beherakoentzat eta langabetuentzat, 20 euroan jarri dute, abonua; jubilatuentzat, 40 euroan; eta gainontzekoentzat, 80 euroan.
Liga hasiera jubenilek, larunbatean
Hainbat talde hasiak dira aurredenboraldiarekin. Asteazkenean hiru partidu jokatu zituzten hiru taldek. Hurrena, Euskal Ligak jokatuko du larunbatean, 16:00etan Añorgan.
Baina Ligari hasiera emango dionik ere bada; hain zuzen, Ohorezko Jubenilek Numancia hartuko dute etxean larunbatean, 16:30etan.