Bruselako Fête de la BD Komiki Jaialdian Axpi, ezagutzak zabaltzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 1a, 02:00

Gaur eguerdian hasi eta igande arratsaldera arte, Fête de la BD, Europako komikigintzaren topagune garrantzitsuenetakoa dena egingo da Bru­selan. Komiki Jaialdi ho­netan izango da Ainara Azpiazu Axpi hernaniarra, Iñaki Martia­re­na Mattin komikilariarekin batean.

Euskal Herrian egindako lanek, tokia
Bi komiliariak Etxepare Eus­kal Institutuak gonbidatu di­tu. Izan ere, Etxeparek parte har­tzen du EUNIC sarean; Eu­ro­pako kultura institutu na­zio­nalen sarean, eta Euska­di­ko Europar Batasuneko Ordez­ka­ritzarekin lankidetzan, Eus­kal Herrian euskeraz eta gaztelaniaz egiten diren lanak erakusteko, Euskadi-Basque Country/Etxepare Basque Ins­titute izeneko stand edo postua jarriko du, EUNIC sareko beste kide batzuekin batean (Estonia, Errumania, Hun­ga­ria, Portugal eta Polonia).

Tailerra, umeentzat
Bai Axpik eta baita Mattinek ere, aukera izango dute egiten duten lanaren berri emateko, eta sektoreko editore, profesional, argitaletxe eta publikoarekin harremanak egiteko.
Postuan egon bitartean, gerturatzen direnentzako ma­rrazkiak egingo dituzte, eta mahai-inguruetan ere hartuko dute parte.
Era berean, tailer bana emango dute. Axpik, bihar ber­tan: haurrentzako tailerra zu­zenduko du, marrazketaren oinarrizko kontzeptuen inguruan. Mattinek, bestalde, igan­dean sorkuntza tailerra emango du, umeentzat baita ere.

Jaialdia barruan eta kanpoan
Axpi Nazioarteko Pabilioian jartzen diren postuetan izango da. Baina horrez gain, beste hainbat gunetan ere izaten dira erakusketa, tailer eta mahai inguruak. Era berean, azken egunean, kaleetan barrena ibiltzen dira komikietako protagonistak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!