Kohetea baino biziago hasiko da gaur, festa!

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 1a, 02:00

Hiru egunez, gozamenerako aukera izango da Latsun­be­be­rri-Marieluts auzoan. Festek la­gunduko du ikasturte be­rri­a­ren hasiera goxatzen.
Gaur, arratsaldeko 17:30e­tan hasiko dira ekintzak: frontenis txapelketa jokatuko da. Kohetea, ordea, 19:00etan bo­tako da, festei hasiera ofi­ziala emanez.

Perkusio tailerra, sardin jatea eta musika
Kohetea bota bezain pronto, aurtengo nobedadeari egingo zaio lekua: perkusio tailerra izango da, 19:00etatik 21:00e­tara, festari erritmoa jartzeko.
Ondoren, 20:30etan sardin ja­tea izango da, eta 21:30etatik au­­rrera, musika, Txingudi DJekin.
Bihar, 10:00etan hasiko di­ra eguneko aurreneko ekin­tzak: zaku lasterketan, al­txo­rra­ren bilan, zinta las­ter­ke­tan... parte hartzeko aukera izan­go da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!