Kontxa jokatzeko borroka gaur, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 31a, 02:00

Iritsi da, urteko bandera in­por­tanteeta lortzeko bo­rro­ka­rako garaia. Kontxako Ban­dera jokatuko da datozen bi igandetan, eta bertan egon ahal izateko sailkapen probak jokatuko dira  gaur.
Nesketan, Hernanik, ‘Ma­ia­­­­len’ on­tzia aterako du uretara, eta haren kontra jokatuko dute Hibaikak, San Juanek, Oriok, Arraun La­gu­nakek, Deustok, Lea Artibaik, Portu­galetek, Castreñak, Me­cosek, Cha­pelak, A Cabana-Ferrolek eta Cabok. Do­nos­tiarra sailkatua dago, da­goe­neko. Hernanik lortu zuen sail­katzea, lehengo urtean, baina aurten «askoz ga­res­tiago» dagoela aitortu dute.  Gogor borrokatuko dutela, zalantzarik ez dago.

Hernaniarrak,
beste ontzietan ere

‘Maialen’ ontzia ez da hernaniarrak izango dituen ontzi bakarra. Nesketan, Oriorekin aterako da Amaia Zuaznabar. Bestalde, mu­ti­lek ere sailkapen proba jo­ka­tu­ko dute gaur, nesken on­do­ren; San Pedrorekin ate­ra­ko da Imanol Muñoz, Txiribi, eta San Juanekin Arkaitz Go­ñi. Ivan Lopez, berriz, zu­ze­ne­an Kontxan izango da, Donostiarrarekin.

Zapi eta kamixetak,
Joxe Mari eta Kitton

Zaleen laguntza eskertuko du gaur ere Maialen ontziak, eta Hernaniko Arraun Elkarteak gogorarazi du taldeko ka­mi­xe­ta eta zapiak salgai dau­dela, Kitton eta Joxe Marin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!