Irailaren 23an Akarregi sagardotegian bazkaltzeko zita jarri dute, 1973an Hernanin jaiotako edo bertan bizi izandako guztiei irekia. Izena irailaren 9ra arte eman daiteke 1973hernani@gmail.com helbidean. Izena ematean jakinaraziko dute nola egin bazkariaren ordainketa; 30 euro izango dira.