Victor Goikoetxearen lanak, VetusArten

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 31a, 02:00

Donostiako Hernani kalean dagoen VetusArt galerian jarri du erakusketa Victor Goikoetxea pintore eta artista hernaniartuak. Irailaren 23ra arte ikusi daiteke De la Figuración a la Materia erakusketa, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00, aste­le­hen goiz eta igandeetan izan ezik. Bertan, MiramArt tuneleko obrako piezak, pintura hipererrealistak eta termomodelatuak teknikarekin sortutako piezak jarri ditu ikusgai. Era berean, Parte Zaharreko Kale Nagusian, bi eskultura interaktibo ikusi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!