Udaran oporrak hartu ostean, berriro ere martxan jarriko da Hernaniko Kaleratzeak Stop taldea. Horrela, gaurtik aurrera berriro ere ostegunero bilduko dira, 19:00etan, Transpacarren. Era berean, informazioa eskatu edo arazoren baten berri eman nahi duena, 18:30etan gerturatu daiteke, edo 943 33 65 83ra deitu edo stopdesahucioshernani@nodo50.org helbidera idatzi dezake.