Zaleen indarrak biltzen, hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 31a, 02:00

Denboraldi berriari begira, zaleen indarrak biltzeko saiakera egiten hasia da Herna­niko Errugbi Elkartea. Batetik, laguntzaile edo abonatu egiteko epea ireki du, eta bestetik, lagun arteko partidua antolatu du.

Izenemateak, Landaren
Klubeko laguntzaile nahiz abo­­natu egiteko, Landareko bulegora jo daiteke, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara, izenemate orria hartu eta kontu korrontearen datuen berri jakiteko.
Laguntzaile egiten direnek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta aukera izango dute Hernanik etxean joka­tzen dituen partiduetan zozketatzen diren bi lagunen­tzako otorduak irabazteko. 
Abonatuen kasuan, berriek 60 euro, eta lehendik badirenek 55 ordaindu beharko dituzte, eta hauek, otorduen zozketan eta Adarragako tartarenean hartuko dute parte, eta gainera, etxeko partiduetako sarrerak ez dituzte or­dain­du beharko.

Klubeko bazkide laguntzaile eta abonatu txartelak Landaren jaso ahal izango dira, partidu egunetan.

Klubeko kideen bidez, ere bai
Laguntzaile edo abonatu egiteko beste modu bat, urtero bezala, zuzenean klubeko bazkideren batekin harremanetan jartzea izango da. Kasu horretan, ordainketa ere lagunaren bidez egin ahal izango da.
Txartelak jaso ere, klubeko kidearen bidez egin daiteke, eta bestela, Landaren, partidu egunetan.

Seniorrak Landaren, etzi
Denboraldia hilaren 17an hasiko du Hernanik Cisne­rosen kontra, baina berotzeko, lagun arteko partidua jokatuko du larunbatean 17:00etan Landaren, Union Barbezieux Jonzac taldearen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!