Sagardo Eguna eta Txapelketa Herrikoia, irailean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 30a, 02:00

Sagardogintzari lotutako hainbat zita izango dira irailean, eta denetan izango da Hernani eta Astigarragako sagardoak dastatzeko aukera.

Sagardo Eguna, larunbatean
Hasteko, larunbatean Donos­ti­a­­ko XXXII. Sagardo Eguna egin­go da Konstituzio Plazan, 11:00etatik 14:00etara. Batetik, Gipuzkoako Sagardogileen El­kar­teko sagardoak dastatu ahal izango dira, eta era be­re­an, tailerrak, erakusketa, Eus­kal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoen dastaketa... ere izango dira aukeran.

Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoian, epaile
Bestalde, Euskal Herriko III. Sa­gar­do Txapelketa Herrikoia an­tolatu da, eta afaltzera eseri eta ateratzen dituzten sagar­do­ei 5 eta 10 arteko puntuazio ema­nez epaile aritzeko afari txar­telak salgai daude el­kar­tean. Fi­nalau­rre­koak irailaren 8, 15, 22 eta 23an izango dira, Or­di­zia, An­do­ain, Zarautz eta Oiar­tzu­nen, eta fi­nala, 30ean, Azpeitian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!