Emarriko emakumeak indartsu, Ibarran

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 30a, 02:00

Sanbartolometan, Ibarran izan berri da Emarri taldea, asteburuan, bertako taldearen aurkako lehian. Emoziorik ez da falta izan, gainera. Astigarraga, Lezo eta Oiartzungo emakumeek osatutako Emarri taldeari puskatu egin zitzaion harriari tira ahal izateko burdinezko egitura, eta atzeratu egin zen proba pixka batean. Irrika haundiagoz gerturatu zen publikoa horri esker, eta hasterako, ikusleek lepo be­te zuten kalea. Gainera, jai hauetan sekula egin den distantziarik lu­ze­ena egin behar izan zuten bi taldeek, 550 kiloko harriarekin eta aldapan! Emarrikoak eskarmentudunak direla medio, haien aldekoak ziren asko, baina azkenean, Ibarrako neskek irabazi zuten. Dena den, ikaragarrizko lan ona egin zuten denek, kalean gora eta behera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!