Hasteko zorian dagoen ikasturte honetan kirol jardueraren bat egin nahi zuten adin nagusikoek uztailean eman behar zuten izena, baina haur eta gaztetxoek orain dute izena emateko aukera.
Guztira, 10 ikastaro dauzkate aukeran; kiroldegian 5, eta Mundarro Kirol Elkarteak antolatuta beste 5.
Ikastaro hauek 4 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzako
Izenemateak, ostiraletik
Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea ostiralean hasiko da, eta hilaren 15era arte egongo da zabalik. Kasu honetan, 4 eta 15 urte arteko gaztetxoentzako ikastaroak daude aukeran.
Mundarro Kirol Elkartearen ikastaroetan, berriz, astelehenetik aurrera eman ahal izango dute izena, Lehen Hezkuntzako 3garren eta 6garren maila artekoek eta 2007 eta 2009 artean jaiotakoek.
MUNDARROKO IKASTAROAK urriak 2-maiatzak 31
ATLETISMOA
LH3: astelehena, 13:30.
LH4, 5, 6: astelehena, 12:00.
Prezioak: lauhilekoa, 65€; ikasturte osoa, 104€.
JUDOA
LH3: astelehena, 13:30.
LH4, 5, 6: astelehena, 12:00.
Prezioak: lauhilekoa, 60€; ikasturte osoa, 96€.
ESKU PELOTA
LH3, 4, 5, 6: asteazkena, 17:00-18:00. Egun eta ordutegi gehiago zehazteke.
Prezioa: ikasturte osoa, 75€.
SASKIBALOIA
LH3, 4, 5, 6: igandea, 10:15-11:15. Egun eta ordutegi gehiago zehazteke.
Prezioa: ikasturte osoa, 50€.
FUTBOLA
2007koak: astelehena, 18:30.
2008-2009koak: astelehena, 17:15.
Prezioa: ikasturte osoa, 220€ (ekipazioa eta autobusa barne).
Izenematea: irailaren 4tik 15era.
Kontu korrontea: 3035 0214 34 2140019016.
KIROLDEGIKO IKASTAROAK urriak 2-ekainak 22
ZUNBA
4-6 urte: astelehena, 17:00-18:00.
7-9 urte: asteartea, 17:00-18:00.
10-12 urte: ostirala, 16:45-17:45.
13-15 urte: ostirala, 17:45-18:45.
JUMP FIT
5-6 urte: osteguna, 16:45-17:30.
7-9 urte: osteguna, 17:30-18:15.
10-12 urte: asteazkena, 17:00-17:45.
13-15 urte: asteazkena, 17:45-18:30.
ZIKLO GAZTEA
12-15 urte: astelehena, 18:15-19:00.
IRRISTAKETA*
6-9 urte: ostirala, 17:00-18:00.
10-14 urte: asteartea, 19:00-20:00.
GIMNASIA ERRITMIKOA*
6-12 urte: astelehen, astearte eta asteazkenetan.
Izenematea: irailaren 1etik 15era.
Prezioak: hiruhilekoa, bazkideek
37,40 €, eta bazkide ez
direnek, 48,20€; ikasturte
osoa, bazkideek, 90€, eta
bazkide ez direnek, 116€.
Kontu korrontea: 3035 0214 34 2140700231.
*Irristaketa: informazioa eta izenematea: patineskola@berabera.com.
*Gimnasia erritmikoa: informazioa eta
izenematea: info@grupotximeletataldea.com