Ate zabalik Artikutza, etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 26a, 02:00

Urtero, egun batez, ateak zabaltzen ditu Artikutzak, eta baimenik eskatu gabe, bertara gerturatzeko aukera izaten da; San Agustin egunean, astelehenean, hain zuzen.
Donostiako jabegokoa izan arren, Goizuetan dagoen parke natural honetan egun osoko festa egingo da, eta Urumea bailarako hainbat herritar bilduko da bertan seguru, lagun artean egunpasa egitera.

Azoka, musika, herri kirolak eta meza
Goizean, 11:00etan, meza izango da, urtero bezala, eta ondoren, pelota partiduak.
Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia eta musika izango dira nagusi.
Era berean, egun osoan zehar artisauen azoka izaten da, eta jatekoak erosteko aukera ematen dute.

Kotxeak, urtegiaren bueltan
Egun honetan kotxea urtegiari buel­ta ematen dion pistan apar­katu ahal izaten da, baina por­teriatik oinez abiatuta, 4,5km-tako ibilbide polita egin daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!