Abuztuan zehar bi asteko atletismo udalekuak egin dira, eta arduradunek oso balorazio positiboa egin dute. Era berean, ikasturte berriari begira martxan jarriak dira, eta eskolarteko eta federatuen mailako atletei lanean hasteko garaia iritsi zaiela gogorarazi diete; irailaren 4an hasiko dituzte entrenamenduak 2004 eta 2005ean jaiotako gazteek, 18:00etan atletismo pistan.