Garapen, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak hiru urtetan hiru proiektu martxan jartzeko konpromisoa hartu du Txertatu Merkatuan programaren bidez, 2016-2018 urte bitartean.
Programa horren helburua da lan merkatuan sartzen laguntzea, langabezian dauden, ikasten ari ez diren eta goi-mailako ikasketarik ez daukaten 18 eta 22 urte arteko gazteei.
Programa horren barruan, Margoketa Industriala eta Bizikleten Konponketa prestakuntza saioak antolatu dira, irailaren 7an hasi eta abendu erdialdera bitartean, eta izenematea irekita dago.
Saioak, arratsaldez
Prestakuntza saio hauetan, batetik, gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak erakutsiko dira. Bestetik, Bizikleten Konponketa margoketa Industrialeko prestakuntza zehatza jasoko da.
Saioak astelehenetik ostiralera, egunero bost orduz, eta arratsaldeetan emango dira.
14 lagunentzako tokia
Izena Andoaingo Urigain Etxean, La Salle Etorbideko 6an eman behar da, 09:00etatik 15:00etara. Edo txertatumerkatuan@andoain.eus helbidean edo 943 30 42 21 telefonoan. 14 lagunentzako dago tokia.