Barrenetxea eta Urrizaren artean gaur, finalerako pase zuzena

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 29a, 02:00

Bizi-bizi dijoa aurtengo Buruz Buruko Kutxabank Torneoa, eta guztia azken hiru partiduetan erabakiko dela ematen du.
Gaur bertan, Urriza eta Ba­rrenetxea IV ariko dira nor baino nor, ligaxkako azken par­tiduan, eta irabazleak, zu­ze­nean irailaren 9ko finalerako sailkapena lortuko du. Gal­tzaileak, berriz, larunbat ho­netan jokatuko den finalerdian egin beharko du borroka, Uter­garen kontra, finalera sai­l­katzeko azken ahaleginean.

Urrizak, hanka bat finalean
Lehengo urteko finalean elkarren kontra aritu ziren Ba­rrenetxea IV hernaniarra eta Urriza, eta azken honek irabazi zuen txapela, laugarrenez.
Gauzak horrela, bera izango da gaurkoan, faborito. Gainera, Ezkurra IIri eta Utergari irabazita iritsiko da Urriza, gaurko partidura. Barrenetxeak IVa, berriz, Ezkurra IIari irabazi bazion ere, bi partiduetatik bat galduta iritsiko da; Utergaren aurrean galdu zuen, nahiz eta tanto bakar baten aldea besterik ez zuten izan. 
Sakea izango du giltza hernaniarrak. Urrizak peloteoan emango du, seguru asko, bere onena. Emoziorik, behinik behin, ez da faltako! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!