BUKATU dira festak Portu auzoan: bertsolariak, sagardo dastaketa solidarioa, bazkaria, toka txapelketa, herri kirol desafioa... askorentzat azken eguna izaten da Portun egunik politena eta atzokoa bikaina izan zen. Jendea berehala bildu zen sagardo dastaketa solidariora, baina ikuskizun ederra herri kirol desafioan ikusi zen. Gogoratzekoa. Lehen aldiz egin zen eta arrakasta bat batekoa izan du; Taldeka Atutxa, Pastor, Eizmendi eta Romanek irabazi zuten segundu bateko aldearekin ia 41 minutuko lanean. Korrikako azken itzulian Sergio Romanek aurrea hartu zion Ibai Albari. Irigoienek erreleboa aurretik eman zuen, baina Vicente eta Rosellekin batera ezin izan zuten irabazi.