Zazpi gunetan jokoak, igerilekuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abuztuaren 28a

Kiroldegiko igerileku estali berrituak laster dira zabaltzekoak, baina oraindik badago aukera igerileku irekietara joateko. Eta jolasak gustoko baditu eta haur edo gaztetxoa bada jokoak izango ditu gaur eta etzi. Goi­zeko 11:00etatik eguer­diko 14:00etara egingo dituz­te. Debalde hartu ahal izango dute parte daiteke bertan eta Her­na­niko Kaxkardi KEEko begi­ra­leen ardurapean egin­go dira ekintzak.
Ekintzak egiteko, igerilekua eta ingurua zazpi gunetan ba­natuko dute; horietako sei zelaian egongo dira, eta bes­tea, igerilekuan bertan.
Aurreneko gunean, bi ohe elastiko jarriko dituzte; biga­rrenean, slack line-a; hi­ru­­­ga­rrenean, saski­balo­ie­an eta mini saskibaloiean tre­batze­ko joku ezberdinak egingo di­tuzte; laugarrena ere, ki­rolekin lotuta egongo da, eta bertan jokatu ahal izan­go da volley ballean, futvo­lle­yean, eta badmin­to­nean; bosga­rrenean jolas ani­tzak egingo dituzte; eta sei­garrenean, ping pongean arituko dira. Igerilekuan, zaz­pi­garrenean, aldiz, uretako jolasak egingo dira, 13:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!