‘Maialen’ seigarren, DYA Banderan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 28a, 02:00

Amaitu da nesken Gipuz­koako Traineru liga eta azken estropada Hernaniko Maialen txalupak seigarren amaitu zuen lehen DYA Banderan. Estropada Pasai­ako ahoan jokatu zen eta Hibaika etxeko Pasai Doni­bane traineruari gailendu zitzaion hamar segundoko aldearekin.  Hiru­garren sailkatu zen Orio, sanjuandarren segundo berean, laugarren Arraun Lagunak, bosgarren Deusto eta seigarren Hernani, garailearengandik 40 segundora. Atzetik utzi zituen Donos­tiarra, Portugalete eta Lea Artibai.

Bosgarren amaitu du Liga
Ligako emaitza guztiak batuta hernaniar neskak bosgarren sailkatu dira. Denboraldi ha­si­eran laugarren posturako borrokan ibili ziren, baina estropadak aurrera joan ahala postu bat galdu dute. Hala ere emaitza eta balorazioa onak dira.
Atzoko estropadan traineru asko osteguneko Kontxa­rako sailkapen estropadari begira egon ziren.
Ostegunean, 17:30e­tan erlojupeko proba egin beharko du Her­nanik eta aurten sailka­tzea oraindik ere garestiago dago.
Hamairu traineruk eman dute izena eta horietatik lau galiziarrak dira eta bat kantabriarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!