Luis Goñi 3garren Irlan eta txapeldun Gipuzkoako Ligan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 28a, 02:00

Luis Goñik hirugarren amaitu zuen atzo Irlako itsas zeharkaldia. Azken esprintean Juan Tolosak eta Jon Mujikak hartu zioten aurre. Juan Tolosa Euskal Herriko igerilaririk hoberena da distantzia luzetan eta errekor ia denak ditu igerilekuan. Hala ere, Goñi garaipenetik bost segundora bakarrik geratu zen eta Gipuzkoako Distantzia Luzeko Liga irabazi du jadanik. Lau froga dira puntuagarriak eta hiru garaipen eta hirugarren postua eskuratu ditu Ligan 44 urterekin. Zorionak!.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!