Festa eguna da bihar San Agustin eguna, Artikutzako parke naturalean. Goizeko 08:00etatik aurrera zabalik izango ditu ateak, eta jan-edanerako tabernak eta entretenimendurako ekintzak ere izango dira: 11:00etan meza, Egi Eder otxotearekin; 11:30etan pilota partiduak; 17:00etan aizkolariak, txinga eramaileak, lokotx bilketa eta harrijasotzaileak; eta musika egongo da arratsaldean zehar eguna girotzeko. Artisauen azoka ere izango da.