San Agustin egunez, gaur festa Artikutzan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 28a, 02:00

URTERO, egun batez, ateak zabaltzen ditu Artikutzak, eta baimenik eskatu gabe, bertara gerturatzeko aukera izaten da; San Agustin egunean, gaur, hain zuzen.
Donostiako jabegokoa izan arren, Goizuetan dagoen parke natural honetan egun osoko festa egiten da, eta Urumea bailarako hainbat herritar bilduko da bertan seguru, lagun artean egunpasa egitera. Donostiako Udalak antolatzen diu ekitaldiak eta bere esku dago ateak irekitzea.

Meza, pilota partiduak, azoka egun osoan, herri kirolak eta musika
Goizean, 11:00etan, meza izango da, urtero bezala, eta ondoren, pilota partiduak.
Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia eta musika izango dira nagusi.
Era berean, egun osoan zehar artisauen azoka izaten da, eta jatekoak erosteko aukera ematen dute.

Kotxeak, urtegiaren bueltan
Egun honetarako kotxeen­tzako aparkalekua antolatzen da ur­tegiari buelta ematen dion pistan. Alde batetik sartu eta bestetik atera beharko da, eta be­raz, aparkatzean kotxeari bueltarik ez emateko eskatu dute.
Kotxea utzita, 4,5 km-tako ibilbide polita egin daiteke, porteriatik abiatuta, lehen trena pasatzen zen bidetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!