Azken bi egunak, uretan jolasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 27a, 02:00

Udara bukatzen ari da, eta ikasturte berria ate-joka dator. Beraz, aste honetan izango da azken aukera, igerileku irekietan jolasean aritzeko. Bihar eta asteazkenean, 11:00etatik 14:00ak bitartean, berriro ere hainbat kirol eta jolas proba­tzeko aukera izango da: ohe elastikoetan salto; slack linean ibili; saskibaloi eta mini-saskibaloiean jolasak; jolas anitzak; volleyball, futvolley eta badmintona; ping-ponga; eta uretako jolasak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!