XANTI Utergak helburua bete eta Kutxabank Torneoko finalerdira sailkatzea lortu du Ezkurra II, 30-27, garaitu ondoren. 27 tantora iristea nahiko zuen, baina zalantzak aldendu zituen garaipena lortuz.
Aurten finalerdi bakarra jokatuko da, datorren larunbatean, eta aurkaria zein den ez du jakingo astearterarte. Urrizak eta Barrenetxeak jokatuko dute, egun horretan, ligaxkakako azken partidua eta irabazlea finalera sailkatuko da, zuzenean, eta galtzailea izango da Utergaren aurkaria finalerdian.
Utergak 27 tanto behar zituen, baina bere buruan garaipena besterik ez zuen eta horrela izan zen. Ezkurrak estu hartu arren aurkaria, ezin irabazi.