Jokatuz elkartu eta irabazi... etxera! lelopean, dispertsioaren kontra bat egin zuten hernaniarrek atzo. 16 taldetan banatu ziren, iaz baino talde bat gehiago. Futbol 7 txapelketa jokatu zuten goizean Zubipen, hiru zelaitan, baina egitaraua, egun osokoa izan zen. Zubipetik Tilosetarako bidea hartu, eta bertan elkartu ziren 140 bizilagun elkarrekin bazkaltzeko. Ondorena, Andoni Ollokiegi abeslariak eta Sakatu elektrotxaranga berotu zuten.