Festetako programarekin batean banatu dute oroigarritarako tarjeta; Txapete, Portuko auzotar eta festetako antolatzailetako bat, baina bereziki, laguna, gogoan daukatela adierazteko, eta atzo, omenaldia egin zioten.
Txapeteren gustuko kantu bat eta berari eskainitako mezuak entzun zituzten aurrena, eta auzoko gaztetxoek Agurra dantzatu zioten gero. Lore eskaintza ere egin zieten familiako kideei, eta hauek eskerrak eman zituzten jasotako babesagatik. «Portuko zirrikitu guztiak zapaldu zituen, eta toki guztietan ikusten dugu», azaldu zuten. Omenaldiarekin, lagunek azaldu nahi izan dute: «gure artean egongo da beti».