Datorren irailaren 15ean Santa Barbara Elkartean HIESAri Irabazitako Bizitzak dokumentala eskainiko du Calcuta Ondoan elkarteak, eta ondoren afari indiarra eskainiko da. Hiesak Indian sortzen dituen arazoak azaltzen dira bertan. Dokumentala 19:30etan hasiko da eta afaria 21:00etan. Izena iraliaren 8ra arte eman daiteke eta afariak 18 euro balio ditu.