Ikasturtea hastera doa, baita Goiz Eguzkin ere. Horregatik, bertako abesbatza ere normaltasunera bueltatuko da. Horrela, etzi astelehenean, 18:00tan, hasiko ditu abesbatzak entsaioak. Astelehen eta ostegunero entsaiatuko dute, Goiz Eguzkin bertan. Horrez gain, herriko jubilatu guztiak animatu nahi dituzte Goiz Eguzkitik beraiekin abesbatzan parte hartzera.