Errioxarako izen ematea, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 26a, 02:00

Urtero bezela, udarari amaiera emateko egun pasa antolatu dute Osiñagako bizilagunek. Irteera irailaren 3an, igandean, izango da Errioxara, Biasterira (La Guardia) hain zuzen. Irteerara joateko asmoa dutenek auzo elkarteko komisioko norbaitekin jarri behar dute harremanetan. Izena emateko azken eguna bihar, igandea da. Goizeko 08:30etan irtengo dira Loiditik edo Bordaberritik. Eguren Ugarte bodega bisitatuko da aukeran. helduen bazkariak 40 euro balio ditu eta haurrenak, 15. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!