Ohorezko maila nazionalean jokatuko duen Hernaniko jubenil taldeak aurredenboraldiko partidua jokatu zuen ostegunean eta garaipen erosoa lortu zuen Aurreraren aurka 5-1. Kluba bazkide kanpainan dago murgilduta eta bazkideek jubenilak ikusteko aukera izango dute talde haundien aurka; Reala, Athletic, Osasuna, Eibar, Alaves...