Iritsi da, Futbol 7 Txapelketaren eguna; dispertsioaren aurkako kirol ekitaldia da, Jokatuz elkartu eta irabazi etxera! lelopean gaur jokatuko denaa Zupiben 09:00etatik aurrera.
Txapelketa egunean, hala ere, dena ez da kirola eta lagunarteko lehia izango. Izan ere, egun osoko egitaraua prestatu dute. Futbol 7 Txapelketa bera goiz osoan jokatuko da, Zubipeko zelaian. Goizeko 08:30etan jarri dute zita, izena eman dutenen artean taldeak osatzeko, eta txapelketa ordu erdi beranduago, 09:00etan, hastea aurreikusi dute.
Gero, bazkaria egingo da Tilosetan, eta arratsaldean musika eta jai giroa izango dira nagusi. Batetik, Andoni Ollokiegirekin kantaldia izango da, eta bukatzeko, arratsaldean zehar Sakatu elektrotxaranga ibiliko da Kaxkoan barrena, kaleak alaitzen.
Bazkarian parte hartzeko ez da derrigorrean txapelketan parte hartu behar.