Urtero bezela, udarari amaiera emateko egun pasa antolatu dute Osiñagako bizilagunek. Irteera irailaren 3an, igandean, izango da Errioxara, Biasterira (La Guardia) hain zuzen. Irteerara joateko asmoa dutenek auzo elkarteko komisioko edozeinekin kontaktuan jarri behar dute. Izena emateko azken eguna abuztuaren 27a, igandea da.