Bazkide kanpaina jarri du martxan errugbi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 25a, 02:00

Hernani errugbi taldeak bazkide kanpaina jarri du mar­txan. Zure indarra behar dugu lelopean, astelehenetik aurrera berritu daitezke abonuak eta berriak ere egin daitezke. Berritzea 55 eurotan egin daiteke, eta abonu berria 60 eurotan. 
Ordainketak egiteko lau bide daude: zuzenean egin daiteke, aukera hori luzatu dizun taldeko kideari; Lan­daren egin daiteke abuztuaren 28tik aurrera astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara; Transferentzia egin daiteke 3008 0170 18 1033933928 kontu korrontera izen abizenak eta ‘Hernani CRE abonatua’ kontzeptu gisa jarriz eta baita kargua eginez abonatu nahi duen kontu korrontera.

CR Santanderren aurka jokatuko dute aurredenboraldiko lehen partidua, Torrelavegan, bihar.

Aurredenboraldiko lehenbi partiduak itxita
Pasa den astelehenean hasi zituzten entrenamenduak se­nior neskek, senior mutilek eta 18 urtez azpiko taldeak. Beteranoek atzo hasi zituzten beraien entrenamenduak eta geratzen diren taldeek datorren astean hasiko dituzte entrenamenduak.
Bestetik, lehenengo taldeak bi­har jokatuko du Torre­lavegan aurredenboraldiko lehen partidua Bathco Club de Rugby Santanderren aurka. 
Bigarren norgehiagoka ira­i­laren 2an, arratsaldez, jokatuko dute Landaren, Union Barbezieuz Jonzac taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!