Itxaso Zaldua ere aske geratu da

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 25a, 02:00

Itxaso Zaldua euskal preso hernaniarra aske geratu da eta atzo egin zioten harrera Nafar Kalean. 2005ean atxi­lotu zuten Lannemezanen eta Roanneko kartzelan bete du zigorra azken urteetan. 
20:15ak inguru iritsi zen Hernanira Madriletik familia­koez eta lagunez inguratuta eta herritarrek harrera beroa egin zioten. Jendez gainezka zeuden Garin tabernaren inguruak eta ongi­etorria egin zioten denek eta besarkada eta txalo ugari jaso zituen. 
Garin tabernaren parean aurreskua dantzatu eta bere argazkia kendu zuen. Orain ­dela hamar egun Josune Balda eta Jose Camachori egin zieten harrera, baita ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!