Festaz gozatzeko jaitsi gaur Portura

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 25a, 02:00

Urtero bezala, marrazki eta pintura lehiaketarekin hasiko dute gaurko eguna Portu auzoan, eta umeentzako par­kin­ga jarriko da segidan, 11:00etan hasi eta eguerdira bitartean. Ondoren Txapeteri omenaldia eskainiko zaio.
Jaiei hasiera ofiziala eman­go dien suziri jaurtiketa entzutetsua, berriz, eguerdiko 12:00etan botako da. Ordutik aurrera, igandera arte, eten­gabeko festa giroak hartuko du Portu auzoa, eta bertara gerturatzen den edonor.
Gaurko egunean zehar, urte­roko zita garrantzitsuek bere tokia izango dute: haur jo­la­sek, 17:00­etan; lo­rontzi lehiaketak eta txoko­la­tadak, 18:00etan ha­sita; eta sardin jate herrikoiak, ilun­tzeko 20:30­etan hasita.
Eguna amaitzeko kontzer­tuak izango dira. 

 

GAUR, ABUZTUAK 25

10:00, marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:30, haurren parkinga: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia...
11:30, Txapeteri omenaldia.
12:00, jaiei hasiera emateko suziri jaurtiketa eta buruhaundi eta txistularien kalejira.
13:00, auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00, haurren parkinga.
17:00, haur jolasak: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irina.
18:00, lorontzi lehiaketa Txapeteren omenez.
Ondoren, txokolatada.
20:30, XXVII. Sardin jate herrikoia. Viguisa babestua.
23:00, Kontzertuak: Tacumah Reagge Band eta Potato

Jai Batzordeak eskerrik beroenak eman nahi dizkio ‘Hugo eta Eusebio’ Tiroko familia guztiari

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!