Ergobiko festak amaitu ziren astelehenean egunik beroenarekin. Goizean eta arratsaldean bost idi pare aritu ziren plaza gehien nork egin. Igandean, Mikel Lopetegi ‘Urra’ harrijasotzaileak marka berria jarri zuen 104 kiloko harri baldarrari 50 altxaldi eman eta gero. Bestetik esan krosean nesketan Uxune Tenak lortu zuela garaipena eta bigarren eta hirugarren sailkatuak Estitxu Iturralde eta Inma Cruz izan ziren hurrenez hurren. Ergobiako festetako argazkiak ‘www.kronika.eus’ webguneko albunean aurkitu daitezke.