Lan-poltsarako lehiaketa ireki da

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 24a, 02:00

HERNANIKO Udalak lehiaketa-oposizio libre bidezko hautaketa-prozesu bat ireki du haur, nerabe eta gazteen sustapenerako erdi mailako tekni­karien lan poltsa osa­tzeko.  Irailaren 11ra arte dago eskaerak aurkezteko aukera. Eska­tutako titulazioa honakoa da: Gizarte zientzien arloko erdi mailako titulua, unibertsitateko diplomatura edo baliokideren bat.
Lehiaketan parte hartzeko eskaera orria bete behar da, Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) eskuratu daiteke, baita GAOn ere (2017-08-22). Eskaerarekin batera, NANaren fotokopia, deialdian parte hartzeko eskatutako ti­tulazioaren fotokopia, Hizkun­tza Eskakizunaren egiaztagiria edo titulazioaren foto­ko­pia eta merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopiak entregatu behar dira. Horrez gain, dokumentazio osagarri gisa curriculuma gehitu beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!