Urriza eta Uterga nor baino nor ariko dira gaur, Galarretan, Kutxabank Txapelketako Ligaxkaren bigarren jardunaldiko azken partiduan. Lehen jardunaldian biak irabazi zuten partidua eta beraz, launa punturekin iristen dira bigarrenera. 27 tantora iristen badira, bai bata eta bai bestea, finalerdietan leudeke eta Ezkurra II txapelketatik kanporatuko lukete, doneztebearrak puntu bakarra baitu oraingoz eta ezingo luke sei puntura iritsi.
Hala ere bien helburua garaipena da, eta finaletik ahalik eta hurbilen geratzea. Garaileak pauso haundia emango luke aurreneko postu hori lortzeko. Gogoratu behar da Ligaxkan lehenengoa geratzen denak ziurtatuta duela finalerako txartela eta bigarrenak eta hirugarrenak finalerdia jokatuko dutela.