Plaza Berriko Akeit kafetegian lapurreta izan zen atzo gauean. Sarrerako atea behartu eta kafetegiko diru kutxa eraman zuten. Diru kutxan 400 euro inguru zeuden. Goizean, 07:30etan, Hernaniko udaltzaingoak 18 urteko gazte bat identifikatu zuen ‘skate’ parke ondoan eta soinean 400 euro inguru zeramatzan. Diru kopurua ikusita atxilotu zuen lapurretarekin zerikusi duelakoan. Diru kaxa ere aurkitu zuten metro gutxitara.