JULENEREN Festa irailaren 15 eta 16an izango da bi helburu nagusirekin; egun eta erdiko festa egingo da, Juleneren kasua ikusarazteko, eta hurrengo tratamendurako behar den dirua lortzeko. Udan zehar ekitaldiak finkatzen joan dira festari begira. Orain arte Serigaur enpresak egin dituen kamiseten -Irribarrea gure kolorea Juleneren anaiak asmaturiko logoarekin- eta errifen salmenta egin da eta jende asko hurbildu da.
Festari begira, talde bat sardinada ari da prestatzen ostiralean, irailaren 15ean, kontzertuen bitartean egiteko. Beste talde bat bazkariaz ari da arduratzen eta hirugarren bat kirol ekintzetaz; Harritira ere egongo da Emarri eta Hernaniko emakume errugbilarien artean. Xabier Salillas korrikalaria zinta baten gainean, 24 orduz eta hanka-hutsik ariko da korrika.