Astigarragako txirrindulariak taldeka nagusi

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 23a, 02:00

ASTIGARRAGAKO txrrin­dula­ri­tzak garaipen garrantzitsu bat lortu du pasa den astean. Eus­kal Herriko Torneoko az­ken lasterketa  ospatu zen eta Asti­ga­rragako txirrindu­lari gehie­nak parte diren Donosti Be­rriko Construcciones Victor Álvarok irabazi du taldekako sailkapena.
Aurretik Taldekako Gipuz­koako Erlojuzkontrako txapel­keta irabazia zuen eta Gipuz­koako Itzuliko taldekako sail­kapena ere bai. 2017ko euskal tal­derik hoberena bihurtu dute garaipen hauek. Argi da­go taldeko babesle izateak etekinak dituela eta Donosti Berri taldetik babesle gehia­goren bila dabiltza.

Urko Semperenak esperientzi ona Bretañan selekzioarekin
Bestetik, Urko Semperena Ron­de Des Valles lasterketan aritu da Gipuzkoako Selek­zioarekin. Lasterketa honek Europako Junior hoberenak biltzen ditu Bretañan. Sem­perena, bere taldekide Imanol Álvarez, Haritz Erasun, Aitor Larra­ñaga, Jokin Sarasola eta Aritz Urrarekin batera lehiatu da.
Denentzako esperientzia ona izan da eta korrika egiteko beste era bat ezagutu dute, maila altuago batean.
Itzulia bi etapek eta erlo­juaren aurkako etapa batek osa­tzen dute eta garailea Minne Verboom herbere­he­tarra izan da. Urkok sailka­pen nagusian postu ona lortzeko aukera guztiak azken etapan galdu zituen. Moztuta geratu zen eguneko igoerarik gogo­rrenean eta atzeko taldean sartu zen aukerarik gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!