IRAILEKO KZ Guneko ikastaroetan izen eman daiteke jadanik. Ikastaroak irailaren 4ean eta 5ean hasiko dira eta guztira, 8 ikastaro presentzial eta urruneko beste 3 egiteko aukera izango da, eta denetan izenematea zabalik dago, debalde. Interesa daukanak, Biteri kultur etxera jo dezake. Bestela, telefonoz deitu, 943 02 36 50ra, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi edo www.kzgunea.eus webgunean erregistratu daiteke.
Software librea
Ofimatika ikastaroa emango da irailaren 5etik 18ra, 11:00-13:00, euskeraz.Irudia
Irudia ikastaroa. Irailaren 5etik 18ra, 09:00-11:00, euskeraz.
Sare sozialak
Sare sozialak ikastaroa. Irailaren 6tik-15era, 16:00-18:00, euskeraz.
Oinarrizko Internet
Internet KZgunea ikastaroa. Irailaren 18tik 29ra, 16:00-18:00, euskeraz.
Smartphoneak eta Tabletak
Google aplikazioak zure gailuetarako. Irailaren 18etik 22ra, 18:00-20:00, gazteleraz.
Smartphoneak eta tabletak; lortu zure Android gailuen etekinik handiena. Irailaren 18tik 26ra, 18:00-20:00, gazteleraz.
Bapateko mezularitza zure smartphone bidez. Irailaren 27tik 28ra, gazteleraz.
Musika aplikazioak zure gailuetarako. Irailaren 29an, 18:00-20:00, gazteleraz.
Urruneko Formazioa
Erosketa eta salmenta seguruak. Irailaren 5tik irailaren 20ra, gaztelaniaz.
Ofimatika aurreratua. Irailaren 4tik urriaren 4ra, gaztelaniaz.
Sare sozialak. Irailaren 4tik urriaren 4ra, gaztelaniaz.